Ricky Rubio
Ricard Rubio Vives (El Masnou, 1990eko urriaren 21a) saskibaloi jokalaria da. Joventuten eta FC Barcelonan jokatu du, antolatzaile lanetan. Minnesota Timberwolvesek fitxatu zuen 2011n NBAn jokatzeko.
192 zentimetroko garaiera du; hala ere, beso-luzeragatik (206 zentimetro) nabarmentzen da. Bere beso-luzerari esker defentsa ona egiten du, eta maiz lapurtzen du baloia.
Estatu Batuetan, Rickyren jokatzeko modua Peter Maravichekin konparatzen dute, eta gainera fisikoki oso antzekoak dira. Rickyren anaia Marc Rubiok bi urte gehiago dauzka, eta [Joventuteko behe-mailetan jokatzen du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar urte arte futbolean jokatu zuen, baina geroago saskibaloira jo zuen. Espainiako saskibaloian marka bat lortu zuen, ACB ligan debutatzen jokalaririk gazteena izan zelako, 2005. urtean C.B Granadaren aurkako partidan hain zuzen ere. Granadako partida hartan bost minutuz jokatu zuen, bi puntu saskiratu zituen, asistentzia bat eman zuen eta bi baloi berreskuratu zituen. Joventutek irabazi zuen, emaitza 72-82 izan zen.
FC Barcelona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barcelonak milioi asko ordaindu zuen Rickyrengatik, 3,7 milioi euro hain zuzen ere. Tentsio handia izan zen, eta horregatik Penya eta jokalaria elkarrengandik urrundu ziren. Horren guztiaren ondorioz, Joventut eta Ricky Rubioren arteko harremana hautsi zen. Izan ere, Kataluniako bi talde horien arteko lehia handia da, eta Rickyk Joventuten arerio nagusira jo zuen azkenean.
NBA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espaniako selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricky Rubio |
- Webgune ofiziala (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Katalanez)
- 1990eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako saskibaloi jokalariak
- Bartzelona Futbol Kluba saskibaloia
- Club Joventut de Badalonako jokalariak
- Maresme eskualdeko jendea
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak